MASTER CUP TXAPELKETA

Lehia gogorra jokatu ondoren, azken txanpan gozatuta, 22-16ko emaitzarekin irabazita lortu dute txapela Arrizabalagak eta Erasunek

Erredakzioa 2024ko mar. 18a, 10:59

Olatz Arrizabalak bosgarrena eta Itxaso Erasunek lehenengo txapela lortu zuten igandean. Binakako Master Laboral Kutxa txapelketako finala lehiatua izan zen. Partidaren bigarren zatian eroso jokatuz, finalaz gozatzea lortu zuen zizurkildarrak. Lehen erdia parekatua izan zen, hamarnakotik aurrera, Etxegarai eta Gaminde markagailuan aurreratu baziren ere, partidaren amaiera bikaina eginda, 22 eta 16ko emaitzarekin lortu dute Arrizabalak eta Erasunek txapela irabaztea.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA