Asteburuan hasi da txirrindularitzan Gipuzkoako errepideko denboraldia eta dagoeneko eskualdeko txirrindulariek lortu dute urteko lehenengo garaipena. Junior mailan, igandean, Eibarren jokatu zen Udaberri Saria Eñaut Urkaregik irabazi zuen. Bost laguneko taldetxoa iritsi zen azken metroetara lasterketa buruan, esprint bikaina eginda aurkariak gurpiletik atera ondoren lortu zuen proba irabaztea. Lasterketak zituen 78 kilometroak 38,8 kilometro orduko bataz bestekoarekin egin zituen Urkaregik. Bigarren postua Ampoko Ander Otegik lortu zuen, bi segundora iritisi zen eta hirugarrena Ipar Makinako Aimar Fernandezek, honek lau segundoko atzerapenarekin gainditu zuen helmuga marra.