Tolosaldea Gertutik

Zinema karteldegia

Urko Sanchez Goenaga

Aste honetako filmak hauek dira: Blue Heron, Chopin, Leones en invierno, Gungu eta harpetar jokoak, Palestina 1936, Naza, eta Kandida.

TOLOSA - LEIDOR ARETOA

Azaroak 5, osteguna

20:30 — BLUE HERON — Zine Foruma — JBAG

Azaroak 7, larunbata

19:00 — CHOPIN

21:30 — LEONES EN INVIERNO

Azaroak 8, igandea

17:00 — GUNGU ETA HARPETAR JOKOAK — Haur zinea

19:30 — LEONES EN INVIERNO

Azaroak 9, astelehena

19:00 — PALESTINA 1936 — Doan — JBAG

AMASA-VILLABONA - GUREA ANTZOKIA

Azaroak 7, larunbata

19:30 — NAZA

Azaroak 8, igandea

19:30 — KANDIDA

Azaroak 9, astelehena

17:00 — NAZA

19:30 — NAZA

FILMAK

BLUE HERON

Kanadara migratutako familia hungariar baten drama da. 90eko hamarkadan, 8 urteko Sasharen hasiera berria ilundu egingo da bere anaia zaharrenaren jokaera ezegonkor eta arriskutsuak etxeko bakea eta familia osoa kolokan jartzen dituenean.

CHOPIN

Parisen arrakasta lortu zuen konpositore poloniarraren drama biografikoa da. Piano-jotzaile gaztea aristokraziaren izar bihurtzen da, baina biriketako gaixotasun larri batek jota, musika konposatzea denboraren aurkako lasterketa bihurtuko da berarentzat.

LEONES EN INVIERNO

Polizia batek neska gazte bat autoarekin harrapatu eta ihes egiten du. Biktimaren aitak bere kabuz ikertzea erabakitzen du, eta horrek krimen antolatuko mundu arriskutsu batean sartzera eramango du mendekua lortzeko.

GUNGU ETA HARPETAR JOKOAK

Marrazki bizidunetako abentura-pelikula da. Matxino batzuek traizionatu ostean, Gungo leize-gizon ahula bere tributik kanporatzen dute. Bizirauteko eta boterea berreskuratzeko, bere barne-indarra aurkitu eta Kobazuloetako Joko basatietan lehiatu beharko du.

PALESTINA 1936

1936an, mutil gazte batek erabaki zail bat hartu behar du: bere bizitza salbatu ala bere herriaren askatasunaren alde borrokatzekoarmada baten aurkako matxinadan parte hartu.

NAZA

"Naza" gerrako dokumental bat da. Gauez egindako elkarrizketen bidez, armadako kideek, inteligentzia artifiziala nola erabiltzen duten azaltzen dute erasoetan zibilak hilko dituzten helburuak aukeratzeko.

KANDIDA

Intriga-antzezlana da. Idazle gazte batek etxegabeko emakume bati buruzko liburu arrakastatsu bat idazten du. Liburua argitaratzen den egunean, benetako emakumea idazlearen etxean agertuko da, liburuan bezala, etxean har dezala eskatzeko.
 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA