Tolosaldea Gertutik

Zinema karteldegia

Maider Navarro Alustiza

Aste honetako filmak hauek dira: Yo no morire de amor, Cinco segundos, Practicamente magia 2, Vaiana eta Un plan perfecto.

TOLOSA – LEIDOR ARETOA

Irailak 24, osteguna
20:30 — YO NO MORIRE DE AMOR — Zine foruma — JBAG

Irailak 26, larunbata
19:00 — CINCO SEGUNDOS
21:30 — PRACTICAMENTE MAGIA 2

Irailak 27, igandea
17:00 — VAIANA — Haur zinea
19:30 — PRACTICAMENTE MAGIA 2

Irailak 28, astelehena
19:00 — CINCO SEGUNDOS

AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA

Irailak 26, larunbata
19:30 — UN PLAN PERFECTO
22:00 — UN PLAN PERFECTO

Irailak 28, astelehena
17:00 — UN PLAN PERFECTO
19:30 — UN PLAN PERFECTO

FILMAK

YO NO MORIRE DE AMOR
18 urte ditu Claudiak. Amaren gaixotasuna bat-batean barneratuko da bere familiaren bizitzan, eta aspaldidanik elkarrengandik urrunduta dagoen familia bateko rolak berriro definitzera behartuko ditu. Zaintzeko betebeharraren eta bere adineko edozein neskak duen bizitzeko nahiaren artean, errealitate berri horretan bere lekua aurkitzen saiatuko da Claudia; izan ere, egoera horrek familiako kideen arteko harremanak eraldatuko ditu.

CINCO SEGUNDOS
Adriano Sereni gizon zakar eta bakartia da, eta hondatutako jauregi bateko ukuilu zaharberrituetan bizi da. Egun batean, gazte ikasle talde batek ondoko etxea hartu duela konturatuko da. Landa-eremua eta abandonatutako mahastiak biziberritzeko asmoz ari dira lanean, baina haien etorrerak Adriano haserraraziko du, eta handik uxatzeko ahaleginak egingo ditu. Gazteen artean, ordea, Matilde dago, Guelfi kondearen biloba eta inguruko mahastietan aitonarekin lan egindakoa. Adriano eta haren iraganarekiko jakin-mina piztuko zaio, eta gizonak bakardadean bizitzeko eta gizarte-harreman oro baztertzeko arrazoia zein den galdetuko dio bere buruari. Udaberriarekin batera, Adrianoren eta gazteen arteko gatazka elkarbizitza bihurtuko beharko dira, eta, ustekabean, aliantza harrigarri batean amaituko da.

PRACTICAMENTE MAGIA 2
Prácticamente magia filmaren bigarren atala. Owens ahizpek beren familia behin betiko desegiteko mehatxua egiten duen madarikazio ilunari egin beharko diote aurre.

VAIANA
Vaianak ozeanoaren deiari erantzungo dio eta, lehen aldiz, Motunui uharteko arrezifea zeharkatuko du. Maui erdijainkoarekin batera, bidaia ahaztezin bati ekingo dio, bere herriari oparotasuna itzultzeko asmoz.

UN PLAN PERFECTO
Gabonak dira, eta Ibáñez familia hondoratuta dago: dirurik gabe, bizitzeko ilusiorik gabe eta elkarbizitza erabateko kaosean. Bankuak etxetik kaleratu behar dituela jakin dutenean, sotoan tunel bat aurkituko dute. Norbaitek tunela zulatu zuen aurrez etxe parean duten bankua lapurtzeko asmoz. Rufus, lapur erretiratu beteranoaren laguntzarekin, familiak tunela amaitu eta bizitzako lapurretarik handiena egitea erabakiko du. Baina elkarrekin bizitzea eta taldean lan egitea tunelaren azken metroak zulatzea baino zailagoa izango da. Familiako liskar, egoera zoro eta lapurreta nahasien artean, dirutza baino askoz ere baliotsuagoa den zerbait aurkituko dute tunelaren amaieran.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA