TOLOSA – LEIDOR ARETOA
Irailak 17, osteguna
20:30 — OBSESSION — Zine foruma — JBAG
Irailak 19, larunbata
19:00 — EL FINAL DE OAK STREET
21:30 — EL SER QUERIDO
Irailak 20, igandea
17:00 — TADEO JONES Y LA LÁMPARA MARAVILLOSA — Haur zinea
19:30 — EL SER QUERIDO
Irailak 21, astelehena
19:00 — EL FINAL DE OAK STREET
AMASA-VILLABONA – GUREA ANTZOKIA
Irailak 19, larunbata
17:00 — MINIONS & MONSTERS — Haur zinea
19:30 — EL SER QUERIDO
22:00 — EL SER QUERIDO
Irailak 20, igandea
17:00 — MINIONS & MONSTERS — Haur zinea
19:30 — EL SER QUERIDO
Irailak 21, astelehena
19:30 — EL SER QUERIDO
FILMAK
OBSESSION
Mutil batek bizitza osoan zehar izan duen amodio platonikoarekiko duen irrikak sorginkeria makur bat eragingo du: Niki modu irrazionalean obsesionatuko da, Bearren itzal bihurtzeraino. Itxuraz kaltegabea dirudien fantasia bat, ordea, amesgaizto kezkagarri bihurtuko da.
EL FINAL DE OAK STREET
Fenomeno kosmiko misteriotsu batek Oak Street eta haren inguruko auzo-eremua eraldatu egingo ditu. Bizirik irauteko aukera bakarra elkartuta jarraitzea dela jakinda, Platt familiak jada ezagutzen ez duen ingurune batean nola moldatu asmatu beharko du.
EL SER QUERIDO
Esteban Martínez zinema-zuzendari ospetsua mito bat da, bai bere filmengatik, bai indarkeriaz eta gehiegikeriaz beteriko iraganagatik. Bere proiektu berrian, Emilia alaba aktoreari paper bat eskaintzen dio, geldirik duen ibilbide profesionala berrabiarazten laguntzeko aitzakian. Filmaren grabaketak urte luzez izan ez duten hurbiltasuna ekarriko die, baina sekula sendatu ez diren zauri zaharrak ere berriro irekiko ditu.
TADEO JONES Y LA LÁMPARA MARAVILLOSA
Tadeo Jones eta Sara guraso bihurtu dira, eta Olimpia (Oli) bi urteko alaba ausartarekin bizi dira. Baina Momia ez dago pozik, familiako arretaren erdigunea izateari utzi baitio. Londresen oporretan daudela, Sarak objektu paregabe baten arrastoa aurkituko du: Mila eta bat gauetako lanpara magikoa. Momia jeloskor jarriko da eta iraganera bidaiatzeko desira egingo du, gaztea zenean denek maite zuten garaira. Tadeok eta Sarak indarrak batu beharko dituzte historia alda ez dezan eta taldea etxera itzul dadin. Abenturak Peru, Grezia eta Ekialde Hurbileko bazterretaraino eramango ditu.
MINIONS & MONSTERS
Minioiek Hollywood konkistatu eta zinema-izar bihurtzeko istorioa. Guztia galdu ondoren, munduan munstroak askatuko dituzte, eta, ondoren, indarrak batuko dituzte eurek sortutako kaosetik planeta salbatzen saiatzeko.