Festa egin nahi duenak aukera anintza dauka ondorengo egunetan

Joanes Imaz Akizu 2026ko abuztuaren 11

Zizurkilgo jaietako iazko txupinazoa.

Adunan, Albizturren, Baliarrainen, Goiatzen, Gaztelun, Hernialden, Orendainen eta Zizurkilen ospatuko dituzte jaiak hurrengo egunetan.

ZIZURKIL

Abuztuak 12, asteazkena
  • 06:30. Oilasko biltzea. 
  • 11:30. Eskulanak haur eta gaztetxoentzat.
  • 14:30. Oilasko biltzaileen dantzaldia.
  • 17:00. Haur eta gazteen pasaka partidak zimiterioan.
  • 18:30. Elektrotxufla elektrotxaranga plazan.
  • 20:00. Jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Urkamendi guraso elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian. 20:15. Eklipsea ikusteko hitzordua nahi duenarentzat.
  • 21:00. Herri afaria plazan.
  • Ondoren. Erromeria Olgetan taldearekin.
Abuztuak 13 osteguna 
  • 11:30. Krosa. Ondoren. Buruhandiak eta jolasak.
  • 14:00. Bazkaria herriko umeentzat.
  • 16:00-19:00. Puzgarriak (Eguraldia lagun bada, uretakoak ere jarriko dituzte).
  • 16:00. XXXV. Mus Txapelketa zentroan.
  • 19:00. Joxe Mendizabal DJ-arekin diskofesta.
  • 22:00. Lau t´erdiko V. Intxaur pilota txapelketako finalak emakumezkoetan eta gizonezkoetan. 
  • 22:30. Zezen suzkoa. 00:00. Joxe Mendizabal DJ-a.
Abuztuak 14, ostirala
  • 12:00. Herriko gazteen arteko herri kirol saioa. 
  • 13:00. Erraldoi eta buru handien kalejira.
  • 14:30. Herri bazkaria.  Bazkal ondoren. Bingoa eta Andoni Ollokiegirekin kantaldia.
  • 19:00. Andoni Ollokiegi plazan.
  • 23:00. Kontzertuak: Sukena eta Aingura. 
  • Ondoren. Fifi eta Fefa DJ-ekin goizaldera arte. Taxi zerbitzua egongo da doan Aiztondoko herrietatik joan-etorria egiteko.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 11:00. Jubilatuen hamaiketakoa Iriarten.
  • 12:30. Herri Kirolen erakustaldia: Aizkoran Ion Erdozia-Eneko Saralegi Vs. Oier Mitxelena-Txomin Amondarain. Harri-jasotzaileak ere izango dira. 
  • 18:00. Aske, zirkuko ipuin laburra zimiterioan. Ondoren. Sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin.
  • 22:30. Bertsolarien saio nagusia. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Maider Arregi eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ondoren. Laket taldearekin erromeria.

ADUNA 

Abuzutak 13, osteguna
  • 06:30. Oilasko biltzaileen irteera. Eguerdian. Oilasko jokoa.
  • 14:00. Oilasko biltzaileen bazkaria.
  • 16:00. Bikotekako Frontenis Txapelketa: herriko DBHko gaztea beraien gurasoetako batekin bikote osatuz.
  • 19:55. Jaietako kartel lehiaketako sari banaketa.
  • 20:00. Lehena Gora! Ongi etorri Kukurruku! Tokapelotas kuadrillaren eskutik.
  • 21:00. Herri afaria Euskal Parrillaren eskutik.
  • 23:30. Trikidantz taldearekin erromeria.
Abuztuak 14, ostirala 
  • 11:00-13:00. Umeentzat puzgarriak.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 15:30-18:30. Umeentzat puzgarriak.
  • 16:00. Jai kuadrillen arteko mus txapelketa.
  • 18:30. Gazteen arteko herri kirolak.
  • 21:00. Talo afaria Saldiasko talogileekin eta barrikotea Zabala sagardotegiarekin.
  • 22:30-02:30. Laket taldearekin erromeria.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 07:00. Diana txistulariekin.
  • 11:15. Meza nagusia.
  • 12:00. Umeen dantza saioa. Ondoren. Axeri dantza.
  • 17:30. Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari dantza ikuskizuna.
  • 18:30. Bertsolariak. Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Onintza Enbeita. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.
  • 22:00. Pilota jaialdia. Inhar Iparragirre-Peru Cestau vs. Aiert Aburuza-Beñat Elola. Andoni Olasagasti-Joanes Cestau vs. Xabi Apaolza-Markel Lizeaga.
  • 00:00. Izer eta Alabier trikitilariekin erromeria
Abuztuak 16, igandea 
  • 13:00. Poteoa Oria txarangarekin.
  • 13:00. Kuadrillen arteko jolasak.
  • 13:00. Photocall Kukurrukurekin.
  • 14:00. Kuadrilla bazkaria. Ondoren. Jai giroa Oria txarangarekin.
  • 19:00-20:30. Nemux DJs-rekin dantzaldia.
  • 20:30. Bingo bokatak. 22:00. Zezen suzkoa.
  • 22:15-23:00. Nemux DJs-rekin dantzaldua.
  • 23:00. Azkena Gora! Agur Kukurruku! Ondoren. Nemux DJs-rekin dantzaldia.

 

ALBIZTUR 

Abuztuak 13, osteguna 
  • 11:00. Txupinazoa. Ondoren. Trikipoteoa.
  • 13:00. Puzgarriak.
  • 14:00. Ume eta gazteen bazkaria.
  • 15:00. Puzgarriak.
  • 20:00. Sagardo dastaketa. Zapiain, Zelaia, Alorrenea, Altzueta eta Mendizabal.
  • 23:00. DJ Indate
Abuztuak 14, ostirala 
  • 10:30. Altxorraren bila, PlazaTxo!ren eskutik.
  • 12:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • 18:00. Herriko dantzarien emanaldia.
  • Ondoren. Poteo txaranga.
  • 21:00. Herri afaria. Jarraian. Ostolaza, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 11:30. Kalejira txistulariekin.
  • 11:45. Meza nagusia.
  • 12:00. Gaztetxoen pilota partidak.
  • 18:00. Herri kirolak. Aizkoran: Ugaitz eta Aratz Mugerza. Harri-jasotzen: Udan eta Elene Ostolaza.
  • 20:30. Barrikotea.
  • 23:00. Ahantzi erromeria taldea.
  • Ondoren. DJ Naza.
Abuztuak 16, igandea 
  • 11:15. Meza nagusia.
  • 12:00. Hamaiketakoa herriko jubilatuentzat.
  • 12:00. Toka.
  • 18:00. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: Imanol Artola Felix. Ondoren. Iker Sukia eta Aritz Markinez trikitilariak.
  • 22:00. Helduen pilota partdak. Arandia-Artola vs. Karrera-Caminos. Mikel Goñi-Erasun vs. Iraeta-B.Elola.

 

BALIARRAIN 

Abuzutak 14, ostirala 
  • 11:00. Txupinazoa.
  • 12:00. Pilota partidak, finalak. Frontoi txikian. Ondoren. Herriko jubilatuentzat hamaiketakoa.
  • 14:00. Paella jatea.
  • 16:00. Umeentzat jolasak.
  • 18:00. Herri kirolak. Ondoren. Izer eta Alabier trikitilarien dantzaldia.
  • 21:00. Herri afaria.
  • 23:30. Izer eta Alabier
Abuztuak 15, larunbata 
  • 11:00. Meza.
  • 12:00. LXII. Txirrindulari igoera.
  • 18:00. Esti Markezen kantaldia
  • Ondoren. Intxausti eta Larrañaga trikitilariak.
  • 20:00. Sagardo lehiaketa eta zahagi ardoa.
  • 22:30. Helduentzat jolasak.
  • 23:30. Intxausti eta Larrañaga.
Abuztuak 16, igandea 
  • 12:00. Toka txapelketa eta maratoia.
  • 13:00. Pintxo lehiaketa.
  • 14:00. Bazkaria plazan, norberak eramanda.
  • 16:00. Puzgarriak eta zezen mekanikoa.
  • 17:15. Maria Blanco Mendizabalen bakarrizketa.
  • 18:30. Bertso txotx! Zubeldia eta Potto bertsolariekin.
  • 20:00. Zahagi ardoa, Ostolaza&Larrañagarekin.
  • 22:30. Ostolaza trikitilariak.

GOIATZ 

Abuztuak 14, ostirala
  • 11:00. Ume jolasak.
  • 18:00. Umeen krosa.
  • 19:00. Jaien hasiera suziri eta ezkirlekin. Jarraian. Poteo herrikoia.
  • 21:00. Herri afaria frontoian.
  • Ondoren. Bertso saioa Oier Etxeberria eta Joanes Azpillagarekin.
  • Jarraian. Oilar Beltzak taldearekin erromeria.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko dantzariak. Jarraian. Helduentzat hamaiketakoa.
  • 20:00. Sagardo afaria. 7 sagardotegi izango dira, eta Arbeo, Txino eta Maltzetak girotuko dute afaria.
  • Ondoren. Bingoa. 
  • 23:00. Xabifest DJ goizalderarte. Atsedenaldian. Traktore igoera.
Abuztuak 16, igandea 
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko gaztetxoen esku-pilota partidak. Senperena-Montilla vs. Telleria-Ugartemendia. J.Lasa-Lasa vs. Gorrotxategi-Aldalur. Izaro Aizpurua vs. Unax Aburuza. Jarraian. Poteo herrikoia.
  • 19:00. Herri kirol desafioa. Harri-jasotzen, giza-proba, txingak eta korrika). Mila euro saritan. Berastegi, Alkiza, Tolosa eta Bidania-Goiatz.
  • Ondoren. Lidia eta Itzederrekin triki-pintxo-potea.

 

 

GAZTELU

Abuztuak 14, ostirala 
  • 11:00. Haur jolasak.
  • 12:00. Txupinazoa.
  • 12:30. Toka txapelketa.
  • 13:30. Herriko haur eta gazteen bazkaria.
  • 15:00. Herriko festen kartelaren marrazketa tailerra.
  • 17:30. Txokolatea. 18:00. Elektrotxaranga.
  • 21:00. Herri afaria Ostatuan.
  • 23:30. Zezensuzkoa.
  • 00:00. Kontzertua: Hekthorri.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 09:00. Diana.
  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Pilota (Ander Etxaniz eta Harkaitz Murua) + bertsoak (Amaia Agirre eta Andoni Rekondo).
  • 18:30. Herritarren arteko herri kirol desafioa.
  • 19:00. Kittu.
  • 21:30. Afaria norberak emanda plazan.
  • Ondoren. Zezensuzkoa.

HERNIALDE 

Abuztuak 14, ostirala 
  • 16:00. Puzgarriak eta apar festa plazan. 
  • 18:00. Txupinazoa.
  • 18:30. Txakoli dastaketa.
  • 21:30. Herri afaria.
  • 00:00. Erromeria Muxutruk taldearen eskutik.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 09:00. Diana.
  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Pilota (Ander Etxaniz eta Harkaitz Murua) + bertsoak (Amaia Agirre eta Andoni Rekondo).
  • 18:30. Herritarren arteko herri kirol desafioa.
  • 19:00. Kittu.
  • 21:30. Afaria norberak emanda plazan. 
  • Ondoren. Zezensuzkoa.
Abuztuak 16, igandea 
  • 11:00. Ardi txakur lehiaketa.
  • 14:00. Haur, gazte eta jubilatuen bazkaria.
  • 17:00. Kale antzerkia: Euli jasa.
  • 19:00. Bertsolariak.
  • 21:00. Zagi ardoa. Festa amaierako traka.

ORENDAIN 

Abuztuak 14, ostirala 
  • 12:00. Umeentzako jolasak.
  • 14:00. Gazte bazkaria.
  • 18:00. Txupinazoa Eltxo Traileko antolatzaileek botako dute, aurten 10. urteurrena betetzen dutela-eta. Goxokiak balkoitik botako dituzte.
  • 18:00-21:00. Kitadelpare txaranga.
  • 21:00. Saiheski jatea. 
  • Ondoren. Bingoa plazan.
  • 23:00-02:00. Ahantzi musika taldea.
Abuztuak 15, larunbata 
  • 11:15. Meza.
  • 12:30. Sagardo dastaketa. 
  • 17:00. Merienda.
  • 17:30- 19:30. Familia artean jolasteko egurrezko jolasak.
  • 17:00. V. Mus txapelketa.
  • 19:00- 21:00. Kantu poteoa Perejil taldearekin.
  • 21:00. Zahagi-ardoa.
  • 22:00. Orendaingo II. Frontenis txapelketa herrikoia. 3. eta 4. postuak: Aitor eta Arandia VS Irati eta Andoni. Jarraian. Finala: Iñaki eta Axier VS Julen A. eta Julen T. 
Abuztuak 16, igandea 
  • 11:15. Meza.
  • 12:00. XXXII. Haurren txirrindulari lasterketa. 
  • Jarraian. XXXII. Helduen txirrindulari lasterketa.
  • 14:00. Herri bazkaria.
  • 16:30. Puzgarriak.
  • 17:30. XXXII. Toka txapelketa.
  • 19:30. Tortilla patata lehiaketa. 
  • 22:30. Obaneuke musika taldea. 
  • 00:00. Harriari buelta ematea.
  • Jarraian. Obaneuke musika taldea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA