Euskotren Ligak 19 estropada izango ditu aurtengoan. ACTko bazkide diren klubek larunbatean Orion egin zuten batzarren onartu zuten 2026ko estropaden egutegia eta ligen aurrekontua.
Denboraldi honen berritasun nagusia lehen jardunaldian etorriko da, Buitrago de Lozoyan, Madrilen jokatu dira lehen estropadak Riosequilloko urtegian zehatz esate aldera. Bandera Pueblos con Vida Comunidad de Madrid izenpean hasiko da liga ekainaren 28an. Estropada hau binakako erlojupeko formatuan jokatuko da, lau luze osatu beharko dituzte traineruek.
Uztailetik aurrera, ohiko formatua hartuko du ligak. Uztaileko lehen asteburuan Bilbon eta Zierbenan izango dira estopadak, hurrengo asteburuan, Castron eta Orion, uztaialaren 18an eta 19an Galiziako uretara joango dira TAKeko arraunalariak eta uztaileko azken asteburuan Getxoko eta Donostiako uretan neurtuko dituzte indarrak.
Abuztuan, 10 estropada
Abuztuan ere bost asteburuetan izango dira jardunaldiak. Santzurtzin eta Lekeition hilaren hasieran, Ondarroan eta Hondarribian bigarren asteburuan eta San Juanen eta Getarian hurrengoan. Abuztuaren 22an eta 23an jokatuko da Zarauzko Bandera. Hilaren azken asteburuan egin beharko da Galiziara bigarren bidaia. Boiron eta Aresen erabakiko da liga. Play off-ak irailaren 19an eta 20 jokatuko dira.