Gipuzkoako Pilota Federazioaren emankizunak

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketen finalak zuzenean eskainiko ditu 28 Kanalak

Erredakzioa 2026ko martxoaren 6a

Ametsa elkarteko ordezkariek, Mendizabal -Mujikak eta Gibelalde - Iturbek, jokatuko dute xare modalitateko txapelaren borrokan. Eskuz banako finaletako batean Behar Zanako Elolak jokatuko du finala.   

Irurako Ametsa trinketean bihar, larunbata, 16:00etatik aurrera jokatuko dira Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren finalak, lehenengoa xare modaltiatean, beste biak eskuz.

Xarean nagusien mailan, Mendizabal - Mujika (Ametsa 2) eta Gibelalde - Iturbe (Ametsa 3)-ren artean jokatuko da finala. Eskuz banaka berriz, nagusien 2. mailan, Alonsok  (Abantzu) eta Elolak (Behar Zana)  neurtuko dituzte indarrak. Nagusien 1. mailan EPLEko bi pilotari arituko dira elkarren aurka, Taberna eta Chiapuso. 

Tokikomek, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin egindako elkarlan hitzarmenari esker hiru partida hauek 28kanala.eus-en zuzenean ikusteko aukera izango da. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA