Tolosaldea Gertutik

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako finalak- Izarkom Saria- larunbatean Iruran jokatuko dira

Joanes Imaz Akizu 2026ko urtarrilaren 15a

Bi jaialdi lehiatuko dira Ametsa trinketean, goizean Kadete eta Jubenil mailetako partidak jokatuko dira. Arratsaldean, Nagusien mailetakoak. Arratsaldek lehiak 28kanala.eus-en zuzenean eskainiko dira. 

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, Izarkom Sariaren finalak larunbatean Iruran jokatuko dira. Bi jaialdi izango dira Ametsa trinketean, goizean kadeteek eta jubenilek neurtuko dituzen indarrak. Bertan Bear Zanako pilotariak izango dira protagonista. Lehenengo partidan, Kadeteenean Xuhar Iparragirrek eta Aiert Iraolak Oinatz Elosegiren eta Imanol Zufiriaren aurka jokatuko dute. Ondoren, Jubeniletan Peru Cesauk eta Eñaut Oñatek, Iker Izagirreren eta Unai Zufiriaren aurka neurtuko diuzte indarrak. 10:30ean hasiko da jaialdi hori.

Arratsaldean, Nagusien mailetako lehiak izango dira, EPLEko Eneko Sorondok eta Eneko Aranburuk, Kukuko Iñigo Labaka eta Iñaki Errazkinen kontra jokatuko dute 2. mailako finala. Ondoren, lehenengo mailakoan, EPLEko bi bikote izango dira aurrez aurre. Gorriz, Ibon Taberna eta Julen Chiapuso arituko dira; urdinez, Antton Aranburu eta Ruben Santamaria. 16:30ean hasiko den jaialdi hau 28 kanala.eus-en zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA