Hona hemen egingo dituzten ekintzak, egunez egun:
Abenduak 4 - 'MODA BIZIZ' desfilea
Kanpainari hasiera emango dio ekitaldi honek, 19:00tan Berdura Plazan.
Oizeder Mayo aurkezleak, DJ Zigor-en musikak eta Oier Laborderen dantzak iluntzea girotuko dute, eta herriko hainbat dendek ilusioz erakutsiko dituzte beren proposamenak: Titare, Garintza, Gema Loradenda, Zubimusu, Eizmendi Kirolak, Duna Oinetakoak, Kaori & Amlu eta MP Boutique.
Garazi Loradendak apainduko du gunea, eta Eizmendi eta Hamabost ileapaindegiek zainduko dute modeloaren irudia. Gainera, Minimarket JC-k janari-postua jarriko du, eta Zubimusu ikastolak edari-barra batekin lagunduko du.
Moda, musika eta herriko giroa batuko dituen arratsalde paregabea.
Abenduak 9tik aurrera - Erakusleiho lehiaketa
Gabonetako lehio bakoitza istorio bat da, eta aurten herritarrek aukeratu dezakete haien gustukoena. Herriko dendek prestatu dituzte jada beraien erakusleiho bereziak, herria argi eta kolorez betetzeko asmoarekin.
Bozketa abenduaren 9an hasiko da.
- Dendak banatutako boletoetan, plazan jarriko den buzoian.
- Online, dendetako erakusleihoetan egongo den QR kodea eskaneatuta.
Bozkatzen duten guztien artean 50€ko bi txeke zozketatuko dira abenduaren 15ean.
Abenduak 9tik aurrera - Din Dan Don Photocall
Berdura Plazan elur bola erraldoi baten barruan argazkiak ateratzeko aukera egongo da. Instagram edo WhatsApp bidez bidaltzen diren argazkiek 100€ko txeke baten zozketan parte hartuko dute (zozketa: urtarrilaren 7an). Gabonetako oroitzapen zoragarria, eta gainera, sari batekin!
Abenduak 19 - Bingo musikatua
Musika, jolasa eta sariak... gabonetako giro ezinhobea!
Txistulari plazak festa-giroa hartuko du bingo musikatuarekin, 18:00etatik aurrera. Abenduaren 9tik aurrera, erosketekin banatuko diren kartoiak erabiliz parte hartu ahal izango da. Hala ere, egunean bertan bigarren bingorako kartoiak lortzeko aukera egongo da.
Sariak (tokiko dendetan gastatzeko txekeak) honako hauek dira:
- 50€ linea
- 200€ bingo osoa
Abenduak 20tik aurrera - Erosketa bakoitzeko saria (tonbola)
Abenduaren 20tik aurrera hasiko da Gabonetako Sari Kanpaina. Erosketa bakoitzarekin tonbola estiloko boletoak banatuko dira, denda guztietan sari desberdinak daude! Erosketek inoiz baino irribarre gehiago ekarriko dituzte.
Haurrentzako jarduerak
Zunbeltz elkartearekin elkarlanean, Olentzeroren gutunak banatuko dituzte eskoletan, eta Olentzero eta Mari Domingi erraldoiak aterako dira kalera, haurrek beren desioak uzteko edo abenduaren 20an Olentzeroren bidera eramateko.
Gainera, abenduaren 9tik 24ra, Galtzagorriren bila egongo dira, ze dendan ezkutatu ote den bilatu beharko dute haurrek erakusleihoetan; horrekin, Gure Zirkuaren urtarrilaren 4ko ekitaldirako bost sarrera bikoitz zozketatuko dira.
Aurtengo haur-tailerrak abenduaren 26an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an egingo dira.