Pasa den astean Mexikon jokatutako Munduko Frontball Txapelketan emaitza bikainak lortu dituzte eskualdeko pilotariek. Emakumezkoen gorengo mailan, Miren Larrarte bidaniarrak eta Itxaso Erasun zizurkildarrak brontzezko domina lortu dute. Julen Alberdi zizurkildarrak finalaurrekoen atarian amore eman behar izan du.
Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.