Bidegorriaren pasabidearen eraikitze lanak gaueko 10etan hastea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, beraz, urriaren 17ko gaueko 22:00etatik hurrengo eguneko goizeko 06:00 arte N1 errepidea moztuta egongo da bi noranzkoetan. Pasabidearen instalazio eta soldadura lanak goizeko 06:00 baino lehen amaitzea espero da eta lanak irauten duten bitartean trafikoa poligono paraleloetako bideetatik desbideratuko da.