Festazaleak badu hurrengo egunetan non aukeratu. Adunan, asteburuan hasitako jaiei jarraipena emango diete aste honetan. Zizurkilen, bihar hasi eta igandera bitartean luzatuko dira festak; Baliarrainen, Goiatzen, Gaztelun, Hernialden eta Orendainen ostegun, ostiral eta larunbaterako prestatu dituzte egitarauak. Albizturren igandean ere izango da plana.