Azken jardunaldiko lehian Albeldaren kantxan 1-3 irabaztea lortu dute ibartarrek eta Otxartabek puntu bakarra erdietsi di Pinseque-ren kantxan, emaitza horiekin talde moreak bizkaitarra aurreratu du taula. Asteburuan hasiko dira igoerako play-off-ak. Lehen kanporaketan Lauburuk Otxartaberen kontra jokatuko du, joanekoa Bilbon jokatuko da asteburuan eta itzulerakoa maiatzaren 17an Ibarran.