TAKeko kadeteen taldeak Espainiako Txapelketa irabazi du

Erredakzioa 2025ko api. 28a, 11:27

Ezustekoa eman du TAK arraun klubeko kadete mailako taldeak. Castro Urdialesen, Kantabrian, asteburuan jokatu den Espainiako Txapelketa irabazi du. Larunbatean lehiatutako lehen jardunaldian egindako lan onak igandeko finalerako txartela eman zien tolosarrei. Azken ekinaldi honetan lehen luzetik estropada burua hartu eta aurreneko postuan amaitu zuen proba TAKek.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA