Lurraldebusen indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa prestatzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia

Maider Navarro Alustiza 2024ko uzt. 22a, 16:06

Bidasoako, Oarsoaldeko, Buruntzaldeko, Urola Erdiko eta Urola Kostako alkateekin joan den astean egindako lehen bileraren ondoren, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak bigarren bilera bat izan du, oraingoan, Alegiko Regina Sorrarain, Asteasuko Pili Legarra, Larrauleko Maite Arana eta Zizurkileko Maite Amenabar alkateekin.

Azahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, topaketaren helburua Lurraldebuseko indarkeria matxistaren aurkako lehen protokoloa lantzea da, ikuspegi integral batetik. Protokolo horrek barne hartzen du zerbitzuak eskaintzea autobusen barnean, geralekuetan eta haietarako sarbideetan (azken bi horiek udalaren eskumenekoak dira). Izan ere, emakume elkarteek eta Lurraldebuseko emakidadun zein emakumezko erabiltzaileek emandako informazioaren bitartez, egiaztatu ahal izan da emakumeek jasandako segurtasunik gabeko une batzuk ibilgailutik kanpo gertatzen direla. Horrenbestez, Gipuzkoqako Foru Aldundiak lan egin nahi du autobus geralekuak ere indarkeria matxistarik gabeko guneak izan daitezen.

Datuen arabera, Gipuzkoan garraio publikoa erabiltzen duten hamar pertsonatik sei emakumeak dira. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak autobusak erabiltzen dituzten emakumeei 18 puntuko galdetegi erraz bat betetzeko eskatu die, emakumeek garrio publikoa erabiltzen dutenean zer-nolako bizipenak dituzten ezagutzeko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA