Festarik-festa ibili nahi duenak aukera zabala dauka hurrengo egunetan

Erredakzioa 2024ko abu. 12a, 15:00

Iazko Zizurkilgo jaietako irudia.

Abuztuaren erdialdeko egun hauetan eskualdeko hainbat herritan ospatzen dira herriko jaiak. Gaztelun bihar hasiko dira festak, etzi Baliarrainen, Hernialden, Goiatzen, Zizurkilen eta Orendainen; Albizturdarrek ostegunera bitartean itxaron beharko dute herriko festetan murgiltzeko eta Adunan asteburuan hasi ziren jaiak. 

Hemen hurrengo egunetako jai egitarauak:

ALBIZTUR:

ABUZTUAK 15

  • 11:00 Txupinazoa, ondoren herriko txistulariekin kalejira
  • 11:30 Gaztetxoen pilota partiduak
  • 12:15 Meza nagusia
  • 18:00 Herri kirolak Albiztur Vs Asteasu
  • Jarraian sagardo dastaketa
  • 23:00 DJ HIdalgo Herriko Ostatuan

ABUZTUAK 16

  • 11:00 Trikipoteoa herrian zehar
  • 13:00 Puzgarriak
  • 14:00 Ume eta gazteen bazkaria
  • 15:00 Puzgarriak
  • Arratsaldean zehar gazteen arteko jolasak
  • 19:00 Tortila lehiaketa
  • 20:30 Barrikotea
  • Ondoren Bingo musikatua
  • Egunari amaiera emateko herriko trikitilarien emanaldia

ABUZTUAK 17

  • 11:30 Toka
  • 17:30 Desafioa Berastegi – Bidani – Albiztur
  • Ondoren Distopia elektrotxaranga
  • 21:00 Herri Afaria
  • Ondoren Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria

ABUZTUAK 18

  • 11:15 Meza nagusia
  • 17:30 Tioteroren emanaldia Haurreskolari
  • Ondoren pintxo potea herriko trikitilariek alaituta
  • 22:00 Helduen pilota partiduak.  Alberdi – Azpiazu Vs Elola - Irazustabarrena

BALIARRAIN:

ABUZTUAK 14

  • 11:00 Txupinazoa eta buruhandiak
  • 11:30 Herri mailako pelota finalak (ondoren hamaiketakoa jubilatuentzat)
  • 14:00 Paella jana
  • 16:00 Ume jolasak
  • 18:00 Herritarren arteko Herri Kirolak
  • 21:00 Herri afaria
  • 23:30 Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallusekin dantzaldia

ABUZTUAK 15

  • 12:00 LX. TXIRRINDULARI IGOERA (Jexux Nazabalen oroimenean)
  • 18:00 Bertsopilota (Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariak / Mendizabal III-Aranguren eta Altuna-Urruzola pilotariak)
  • 20:00 Imanol eta Iñaki trikitilariak
  • 20:00 Sagardo dastaketa (afaria norberak ekarrita)
  • 22:30 Heldu jolasak
  • 23:30 Imanol eta Iñaki trikitilariekin dantzaldia

ABUZTUAK 16

  • 12:00 Herri mailako Toka txapelketa eta Maratoia
  • 13:00 Oilasko sukaldatze lehiaketa
  • 14:00 Norberak ekarritako bazkaria (ondoren bingoa)
  • 16:00 Puzgarriak
  • 17:30 Txapel jaurtiketa
  • 20:00 Izer eta Alabier trikitilariak
  • 20:00 Zagi ardoa (afaria norberak ekarrita)
  • 22:30 Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia

GAZTELU

ABUZTUAK 13:

  • 21:00 Barrikotea
  • 22:00 Bakarrizketa : Manex Astigarraga (Herriko Elkartean)

ABUZTUAK 14:

  • 11:00 Altxorraren bila
  • 12:00 Txupinazoa eta haur jolasak
  • 13:30 Umeen bazkaria Elkartean
  • 16:00 Zirko tailerra Zirkuolarekin
  • 18:00 Sagardo dastaketa musikatua 
  • 21:00 Herri afaria Ostatuan
  • 24:00 Erromeria Emaion taldearen eskutik

ABUZTUAK 15:

  • 9:00 Diana herriko txistulariekin
  • 10:00 Meza
  • 11:00 Toka txapelketa
  • 12:00 Bertso pilota (Pelotariak: Arkaitz Esnaola-Jon Erasun).
  • 18:30 Herritarren arteko herri kirol lehia
  • 19:00 Kittu taldea
  • 21:00 Afaria

GOIATZ:

ABUZTUAK 14

  • 17:00 Illuango I. Mendi Lasterketa Igoera.
  • 19:00 Jaiei hasiera suziri eta ezkirlekin. Jarraian. Poteo herrikoia.
  • 21:00 Herri afaria frontoian. Ondoren. DJ Naza.

ABUZTUAK 15

  • 11:30 Meza nagusia. Ondoren. Herriko dantzariak. Jarraian. Helduentzako hamaiketakoa.
  • 19:00 Herri kirol desafioa: Bidania-Goiatz, Asteasu eta Berastegi.
  • 22:30 Laja eta Lutxurdiorekin erromeria.

ABUZTUAK 16

  • 11:00 Ume jolasak.
  • 17:00 Herriko gaztetxoen esku pilota partidak.
  • 20:00 Sagardo afaria, Maltzeta eta Arbeok girotuta.
  • 23:00 Bide Batez taldearekin erromeria.

HERNIALDE

 

ABUZTUAK 14

  • 11:00 KULKI egurrezko haur jolasak
  • 12:00  Txupinazoa
  • Ondoren KULKI jarraipena
  • 14:00 Ume eta gazteen bazkaria
  • 16:00  TOMAX eta bere abenturak (pailazoak)
  • 17:30  I. edizioko frontenis txapelketako finala
  • 18:30  KALEAN Txaranga poteo
  • 20:30 Herri afaria
  • 22:45 Bertsolariak: Xebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta >Nerea Ibarzabal. Gai Jartzailea: Unai Elizasu Ondoren Dj Txispi goizalderarte

Abuztuak 15

  • 11:00 Meza nagusia
  • 12:00  XXXI. Sagardo Txapelketa
  • 18:30 Tortila patata lehiaketa
  • 19:30  ETXEBERRIA aita semeek girotutako poteoa
  • 20:30  Zagi ardoa 2
  • 2:30  Herriko dantzariak Udaberri dantza taldearekin Kontzertua - NIKOTINA Ondoren Dj txekor

Abuztuak 16

  • 11:00  Hernialdeko I. ARTZAI TXAKUR Txapelketa
  • 14:00  Jubilatuen bazkaria Jarraian bingoa eta euskal abestiak
  • 17:30  KALAKAN musika taldea
  • 20:30  Zagi ardoa 22:30 - OBANEUKE erromeri taldea
 

ORENDAIN 

ABUZTUAK 14 

  • 16:30 Haur merendola 
  • 18:00 Txupinazoa herriko “Eltxoak Elkartea” Jarraian, karro poteoa 
  • 21:00 Saiheski jana; ondoren, herriko produktuen saskiaren zozketa tiketak 12€, ostatuan salgai abuztuak 7 arte. 
  • 23:00 MUXUTRUK erromeria taldea 

ABUZTUAK 15 

  • 11:15 Meza 
  • 12:30 Sagardo dastaketa 
  • 16:30 Haur jolasak 
  • 17:00 Mus txapelketa 
  • 21:00 zahagi ardoa 
  • 22:00 Bertso pilota Urmeneta - Mikel Goñi / Lizaso - Erasun  Eli Pagola - Beñat Gaztelumendi  
  • 23:30 DJ Naza

ABUZTUAK 16 

  • 11:15 Meza 
  • 12:00 XXX. Txirrindulari lasterketa  
  • 14:30 Herri bazkaria Eltxo elkartean 
  • 16:30 Haurrentzako puzgarriak eta apar festa  
  • 17:00 Toka txapelketa 
  • 19:30 Patata tortilla lehiaketa  
  • 23:00 Arrixku 
  • 00:00 Harriari buelta ematea

ZIZURKIL

ABUZTUAK 14

  • Goizaldeko 06:30etan emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den OILASKO BILTZEAri  Bertan parte hartu ahal izateko, baserritar jantzia eskatzen da
  • 11:30etan, eskulanak haur eta gaztetxoentzat
  • 14:00ak aldera, oilasko biltzaileen dantzaldia eta eraso sexisten aurkako herri argazkia
  • 18:00etan, Distopia elektrotxaranga plazan
  • 20:00etan jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko txapelduna izan den Herribizigune elkarteak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian
  • 21:00etan Herri afaria plazan Tiketak ohiko lekuetan salgai.
  • Ondoren, erromeria 3ittu taldearekin

ABUZTUAK 15

  • 11:00etan jubilatuen hamaiketakoa Iriarten
  • 11:30-13:30 bitartean pottoketan ibilaldia egiteko aukera haurrentzat.
  • 12:30etan: Herri Kirolen erakustaldia
  • Harri jasotzen: Lierni Osa eta Maddi Gesalaga
  • Aizkoran: Eneko eta Aitor Saralegi vs Andoni eta Jakes Iruretagoiena
  • 18:00etan idi probak Plazaberrin
  • Ondoren, sagardo dastaketa plazan, Jone Uria eta Julene Otegi trikitilariekin
  • 23:00etan puntuan: BERTSOLARIEN SAIO NAGUSIA. Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Jexux Mari Irazu. Gai-jartzailea: Amaia Agirre
  • Ondoren, Izer eta Alabier-ekin dantzaldia

ABUZTUAK 16

  • 11:30etan: krosa
  • Ondoren, buru handiak eta jolasak
  • 14:00etan: bazkaria herriko umeentzat
  • 16:00etatik: 19:00etara puzgarriak
  • 16:00tan: XXXIII. Mus Txapelketa zentroan (Izen ematea: 15 €./bikoteko)
  • 19:00tan: Jon Urbieta DJ-a
  • 22:00etan: Lau terdiko Intxaur pilota txapelketako finalak
  • 22:30etan: zezen suzkoa
  • Ondoren Malkogarriyak taldea

ABUZTUAK 17

  • 11:00etan: Ziotza pilota eskolako haurren partidak frontoian
  • 13:00ean: Erraldoi eta buru handien kalejira, Loatzo musika eskolako txistulariekin.
  • 14:30etan: Herri bazkaria. Tiketak ohiko lekuetan salgai.
  • Bazkal ondoan, bingoa eta jolasak.
  • 19:00etan plazan eta inguruetan Txaranga Txorongo
  • Gaueko 23:00etan kontzertuak: Eire eta Añube. Ondoren, DJ Nazarekin goizaldera arte.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA