Tolosaldean EH Bildu izan da alderdi bozkatuena

Erredakzioa 2024ko api. 21a, 22:47

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan EAJ izan da garailea, 27 eserleku izango ditu aurrerantzean Eusko Legebiltzarrean, bigarren indarra EH Bildu izan da eta Tolosaldean alderdi honek botoen gehiengoa lortu du.

Apirilaren 21ean egin diren hauteskundeetan EH Bildu izan da alderdi bozkatuena Tolosaldean 12.016 botorekin, duela lau urte baino 2387 boto gehiago lortu ditu. Bigarren indarra 7065 botorekin EAJ izan da, duela lau urte baino 392 lagun gutxiagok eman diote botoa alderdi jeltzaleari. Eskualdean hirugarren indarra PSE-EE izan da, (1412 boto lortu ditu, 2020an baino 160 gehiago). PP laugarren indarra izan da, 475 boto lortu ditu, Sumarrek 431 boto eskuratu ditu, eskualdean bosgarren alderdi bozkatuena izan da. 

Eskualdeko hogeita zazpi herritan EH Bildu izan da indar bozkatuena. Albizturren EAJ izan da alderdi bozkatuena. Lotura honetan daude herriz herriko emaitzak. 

Tolosaldean 22.494 boto zenbatu dira; horietatik %1,19 boto zuriak izan dira eta %0.50 baliogabeak. Eskualdean abstentzioa %38,27koa izan da.

EAEn EAJ alderdi bozkatuena

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak EAJk irabazi ditu, 27 eserleku eskuratuta, bigarren indarra  EH Bildu izan da 27 eserleku ere lortuta . PSE-EEk 12 legebiltzarkide izango ditu, PPk 7, Sumarrek 1 eta Voxek 1. 

 

 

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean