Hautagaiekin elkarrizketak

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia 28 Kanalean

Erredakzioa 2024ko api. 10a, 16:54

Gaueko 22:00etan, EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Sumar eta Elkarrekin Podemoseko hautagaiei eginiko elkarrizketak emitituko dira.

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen jarraipen berezia egingo du 28 Kanalak. Saio berezi hauek, UKT, Goiena eta Goierri telebistarekin elkarlanean burutu dira. Gipuzkoako alderdi bakoitzeko hautagaiei zabaldu zaie elkarrizketa honetan parte hartzeko gonbita. Hala ere, PPk kasu honetan, uko egin dio elkarrizketa saioan parte hartzeari.

Ostegunetik aurrera, 22:00etan telebistan:

Apirilak 11 - Imanol Pradales (EAJ)

Apirilak 12 - Pello Otxandiano (EH Bildu)

Apirilak 15 - Denis Itxaso (PSE-EE)

Apirilak 16 - Miren Echeveste (Elkarrekin Podemos)

Apirilak 17 - Andeka Larrea (Sumar)

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA