Lehia garrantzitsuak jokatuko dituzte Lauburuk eta TAKEk asteburuan

Joanes Imaz Akizu 2024ko ots. 29a, 10:52

Lauburuk Tauste liderra hartuko du eta TAKEk taulako azkena den Venta de Baños. 

Areto futbolarekin hasita, Ibarrako taldeak (Lauburu) sailkapen buru den Tausteren aurka jokatu du larunbat arratsaldean (18:00). Jokoan izan diren azken 15 puntuetatik 13 lortuta, bolada bikainean da talde morea, hala ere,egun sailkapenean duen laugarren postuari eusteko etxean irabaztea garrantzitsua izango da.

Saskibaloian, Redline Mekanika TAKEk sailkapeneko zuloan dagoen Venta de Baños-en aurka jokatuko du larunbatean (18:00) Usabalen. Sei lehia falta dira denboraldia amaitzeko eta tolosarrek mailari eusteko esperantzarekin jarraitzeko irabazi beharrekoa lehia izango da honakoa. Venta de Baños-ek denboraldi osoan zehar partida bakarra irabazi du, talde urdinak berriz, bost.

Bi talde hauen lehiez gain, igande goizean Villabonan egingo den Eskolarteko Mendi Lehiaketako ibilaldi neurtua ere nabarmendu behar dugu aste honetako kirol agendan. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA