Eskolarteko ibilaldi neurtua egingo da igandean Amasa - Villabonan

Joanes Imaz Akizu 2024ko ots. 29a, 11:28

Argazkia: Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Eskolarteko Mendi Lehiaketaren baitan, ekimenaren 35. edizioa izango da aurtengoa. 

Igande goizean Tolosaldeko ikastetxeetako haurrei zuzendutako ibilaldi neurtua egingo da Villabonan. Errebote plazan hasita bi ibilbide izango dituzte aukeran parte hartzaileek.  Luzeak 11,3 kilometroko luzera eta 422 metroko desnibela izango du. Motzak berriz, 7,7 kilometro eta 240 metroko desnibela. Ibilaldia patruila sistemaren bidez egiten da, hiru eta bost lagun arteko taldeetan. 

Villabokoarekin batera, igandean Gipuzkoako beste lau herritan ere egingo dira ibilaldi neurtuak: Oiartzunen, Zarautzen, Arrasaten eta Zegaman.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA