KRONIKA

Garaipen gazi-gozoa lortu du Lauburuk derbian

Imanol Rodriguez Zabala 2024ko ots. 19a, 16:06

Denboraldiko partida interesgarrienetako bat bizi izan da Belabietan 

Lauburu KEk Laskorain hartu du gaur Ibarrako kantxan. Talde ibartarra taularen 5. postuan iritsi da 20. jardunaldira, play-off postutatik gertu egonda Lauburuk 3 puntuak inoiz baino gehiago behar zituen.

Txanponaren beste aldean, Laskorainen egoera ez da bat ere ona, 10 punturekin iritsi dira 20. jardunaldira eta arrisku zonaldetik ateratzeko hiru puntuak beharrezkoak zituzten. 

Lehen atalean Lauburuk ireki du markagailua, baina sorpresa emanez Laskorainek lau gol sartzea lortu du, indar handiz jokatu talde horitxoak uneoro eta neurketaren lehen zatian uneoro etxekoak baino maila handiagoa erakutsi dute, aldageletara hiru puntuko errentarekin joan dira.

Bigarren zatian Lauburu siestatik esnatu eta markagailua berdintzea lortu du, Laskorain ezustean harrapatu eta 4-4koa lortu du talde ibartarrak, markagailuan berriro gailentzen saiatu da kanpoko taldea baina gol-truke baten ondoren etxeko taldeak lortu du garaipena segundo batzuen faltan.

Norgehiagoka 7-6 amaitu da Laubururen alde baina garaipen gazi-gozoa izan da etxeko taldearentzat, azken unean erabaki da lehia eta ibartarrek partida ez dute bat ere kontrolpean izan. Mikel Diestro entrenatzailea poztu egin da hiru puntuak lortzeagatik baina lehen zatian maila ez dutela erakutsi azpimarratu du.  

Erlazionatuak

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean