Talde morea Juventud del Círculoren kantxan berdindu ondoren iritsiko da lehiara, dinamika onean, jokoan izan diren azken bederatzi puntuetatik zazpi pilatu ditu Lauburuk. Sailkapenean bosgarren postuan dago taldea, 32 puntu dauzka, play off postuetan dagoen Zierbenak baino bat gutxiago.
Talde horiari dagokionean, Laskorainek 6 eta 8ko emaitzarekin galdu du azken jardunaldian San Cristobalen aurka. Tolosako taldeak urtea hasi denetik jokatu dituen lau partidatatik laurak galdu ditu. Sailkapenean azken aurreko tokian daude horitxoak, 10 puntu dauzkate. Oraindik 12 partida jokatu behar ditu Laskorainek, matematikoki mailari eusteko aukera badu ere, horretarako orain arteko dinamika erabat aldatu beharko luke taldeak.
Lehen itzuliko partidan, kasu hartan Usabal kiroldegia itxita zegoenez Donostian jokatutako lehian, ibartarrak nagusitu ziren 1 eta 6ko emaitzarekin.