Tourrak murrizketak eragingo ditu autobus zerbitzuan

Joanes Imaz Akizu 2023ko ekainaren 29a

Igandean Lurraldebusek eskualdean eskaintzen dituen zenbait zerbitzu bertan behera geratuko dira. Linea erregularrei dagokionean  12:00etatik 16:30era bitarteen egin ohi diren TO01, TO03, TO07 eta TO08 lineetako zenbait zerbitzu ez dira egingo. Gainerako lineetan ibilbideak aldatuko dira, TOO2k ez da Asuncion Klinikako, Santa Klarako eta Tolosanako geltokietatik pasako. Ibilbidearen hasiera eta amaiera Ibarrako anbulatorioaren aurrean egingo da. TO04 linearen kasuan ere, Ibarran izango du hasiera eta amaierako geralekua, ez da Tolosatik pasako. TOO5 Benta Haunditik abiatuko da eta itzuleran bertan egingo du azken geldialdia.

Eskaripeko lineetan ere murrizketak izango dira, Tolosa - Alkiza, Tolosa - Hernialde, Andoain- Aduna, Alegia - Altzo, Villabona Alkiza eta Ibarra -Izaskun lineak etengo dira. 

Lurraldebusek Tolosaldea eta Donostia artean eskaintzen dituzen zerbitzuek ere aldaketak izango dituzte. Igandean eta astelehenean Donostian autobusen ibilbidea aldatu egingo da. 

Erlazionatuak

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA