Igandean, goizeko 11:00etatik aurrera hasiko dira Tourrak trafikoan eragingo dituen murrizketen eragina Tolosan. Publizitate karabanaren eta lasterketaren pasaerak ondorengo auzo eta kaleak istea eragingo du:
- Amarotz
- San Blas
- Igeralde
- Izaskun auzoa
- Bidebieta auzoa
- Kondeaneko aldapa
- Santa Klara
- Igerondo
- Belate auzoa
- Zuloaga auzoa
Sei orduz, 17:00ak arte, etengo da trafikoa gune hauetan. Tolosako Udalak "aurrez ondo antolatzeko" eskaera egin die herritarrei. Tolosara Olarrain auzotik sartzea gomendatzen da.
Garajeetako sarbideei dagokionean Lapurdi aparkalekuko eta Rondilla zein Inpernuko garajeetarako sarrerak-irteerak Rondilla kaletik egin beharko dira igandean, hori ahalbidetzeko kale honek bi noranzko izango ditu.