Nola eragingo die Tourrak eskualdeko herriei?

Erredakzioa 2023ko eka. 28a, 16:47

Trafiko mozketak eta ekitaldi ezberdinak Frantziako Tourraren pasaeran

Igandean Tourra igaroko da eskualdetik. Larraitzen hasita Adunaraino tartean 3. kategoriako mendatea izango dute txirrindulariek burutzeko. Tolosaldean Abaltzisketan sartuko da, Larraitzetik zehazkiago, Abaltzisketa bertara joanez, Amezketatik jarraitu eta Alegira iritsiko da. Altzora igo eta Leaburu-Txaramara jaitsiko da (Txarama auzora zehazki) Tolosara sartzeko. Tolosatik Anoetara jarraituko du, ondoren Alkizara igotzeko, mendate puntuagarria, eta handik Asteasu eta Zizurkilekin lotzen dituen errepidera jeisten da. Zizurkiletik jarraituz, Adunako industrialguneak dauden errepidera jarraitzen du eta hortik Andoainera, eskualdetik ateraz.

Herriz herriko ordutegia:

  • 15:06 - Larraitz (Abaltzisketa)
  • 15:08 - Abaltzisketa
  • 15:12 - Amezketa
  • 15:15 - Ugarte (Amezketa)
  • 15:20 - Alegia (herrigunetik pasa gabe, GI-2133 eta GI-3620)
  • 15:21 - Altzo
  • 15:26 - Txarama (GI-3620 eta GI-2135)
  • 15:28 - Tolosa (GI-2135, GI-2130 eta GI-3650)
  • 15:35 - Anoeta (GI-3650 eta GI-3630)
  • 15:40 -  Arana Bailara (Alkiza, GI-3630)
  • 15:41 - Alkiza (3. kategoriako mendatea)
  • 15:45 - Azaldegi bailara (Alkiza)
  • 15:47 - Asteasu (GI-3630 eta GI-2631)
  • 15:50 - Zizurkil (GI-2631 eta GI-3610)
  • 15:53 - Uparan industriagunea (Aduna)
  • 15:54 - Erribera industriagunea (Aduna)

Aurreikusitako ordutegia 43km/orduko bataz besteko abiadura da eta Tourreko karabana ospetsua puntu bakoitzean adierazitako ordutegia baino 2 ordu lehenago igaroko da.

Alkiza eta Abaltzisketa Tourra igaroko den herrietako bi dira eta hauen alkateekin hitz egin dugu Tourrak zer suposatzen dion herriari jakiteko.

Erlazionatuak

Tour festa ospatuko dute Alkizan

Maider Navarro Alustiza 2023 eka 27 Alkiza

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean