T2T-T3T 2023

28 Kanalak jarraipen berezia egingo die T2Tri eta T3Tri

Erredakzioa 2023ko eka. 4a, 15:54

28 Kanalak aste honetan  mendi lasterketa hauen inguruko erreportaje bereziak eskainiko ditu, bai Kirolak Tolosaldean saioan baita albistegian ere. Asteleheneko Kirolak Tolosaldean saioan Yashira Navas eta Eider Calahorra korrikalariekin egindako erreportajea ikusteko aukera izango da. Asteazkenean berriz, Iñaki Insausti antolakuntza taldeko kidearekin egindako erreportajea eskainiko dugu. 

Webgunean ere proben inguruko informazio zabala eskainiko da. Aurrez aipatutako erreportajeak ikusteko aukera eskaintzeaz gain, aurreko urteetan jokatu ziren proben inguruko saioak berreskuratuko dira. 

Igandean, probak jokatuko diren egunean, 28kanala.eus-en korrikalarien adierazpenak, eguneko irudi onenak eta lasterketako sailkapenak kontsultatzeko aukera izango da. 

Hilaren 13an saio berezia

Igandean bildutako irudi eta elkarrizketekin 28 Kanalak saio berezia ekoiztuko du. Bertan probak emandako guztia xehetuko da. Saioa ekainaren 13an, gaueko 22:00etan eskainiko da 28 kanalean eta www.28kanala.eus-en.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean