Aurtengoa, uzta eskasa izan bada ere, 27 ekoizlek hartu dute parte Triangulon ospatu den lehiaketan eta egon dira txapela jantzi dutenak. Epaimahaikide izan diren Andoni Riaños, Aitor Buendia, Sonia Tapia eta Mertxe Inzak erabakita, hauek izan dira Ekoizle Lehiaketan podiuma osatu dutenak:
1- Joxe Mari Aranburu, Bordatxo baserria (Oiartzun)
2- Alex Aramendi, Karakas baserria (Zumaia)
2- Fabio Oruç, Barbero etxea (Orendain)
Lehiaketa gastronomikoan berriz 24 bikotek hartu dute parte. San Frantzisko pasealekuan izan dute hauek kozinatzeko plaza, Artxibo parean. Garikoitz Agirre, Ella Bogatir, Naia Ezkerra, Maider Larrañaga, José Luis Peciña eta Javi Riverok osatu dute epaimahaia eta hauek izan dira ondoen baloratu dituzten platerak:
1-Juan Mari Aramendi eta Ekain Ortiz
2-Manu Gorostiaga eta Miguel Mari Gorostiaga
3-J.R Goikoetxea eta Aitor Amunarriz
Emakumezko sukaldari onena: Aintzane Artola