Tolosaldea Gertutik

Esneki eta gaztaz gozatzeko aukera paregabea asteburuan

Urko Sanchez Goenaga

35 gaztandegitako 91 erreferentzia lehiatuko dira Euskal Herriko esne, gazta eta jogurten V. Txapelketan, azoka bereziko 28 postuez gain.

EGITARAUA

Azaroak 6, ostirala

10:00 (Kultur Etxea) - ESNEKI jardunaldi teknikoa. Ekoizleei eta ekintzaileei zuzendua

18:00 (Alondegia) - "Esnetan" jarduerak haurrentzat, jarduera irekia.

18:45 (Beotibar pilotalekua) - "Errapetik ahorainoko bidea" ikastaroa haurrentzat. 5-7 urteko haurrentzat gomendagarria. Izen-ematea derrigorrezkoa

Azaroak 7, larunbata

09:00 (Trianguloa plazan) - Euskal Herriko Gazta eta Esnekien V. Azoka Berezia. 28 postu.

10:00 (Beotibar pilotalekua) - V. ESNEKI Txapelketa. 35 gaztendegi eta 91 produktu

10:00etatik aurrera (Beotibar pilotalekuan) - Euskal Herriko Gazta Mahaia: dastaketa gidatuak. Lau txanda: 10:00, 10:45, 11:30 (gazteleraz) eta 12:15. Sarrera 8€ eta izen-ematea derrigorrezkoa

11:00etatik aurrera (Beotibar pilotalekuan) - Txapelketako gazten dastaketa. Epaimahaiak baloratutako gaztak publikoaren artean banatuko dira

11:00etatik aurrera (Alondegia) - "Frisoi behiak ileapaindegian" erakustaldia. Sei frisoi behi, bi txandatan.

13:00 (Beotibar pilotalekua) - V. ESNEKI Txapelketaren sari-banaketa

Goizean zehar - Alde Zaharreko kaleetan Tolosako Udal Txistulari Banda ibiliko da giroa alaitzen.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA