Tolosako Udalaren Osoko Bilkurak

Tolosako Udalaren urriko Osoko Bilkura

Erredakzioa

Tolosako udalbatzak arratsaldeko 18:30ean hasita egin du 2026ko urriko Osoko Bilkura. Gai-zerrenda honakoa izan da:

A) AURREKO BILKURAKO AKTA ONARTZEA

1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko irailaren 24an egindako aurreko ohiko bilkuraren (08/2026) akta. (00:00:54:08)

B) EBAZPEN-ATALA

Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra

2. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa kontratuari dagokion ordainsari aldakorraren likidazioa, 2024 eta 2025 urteari dagokiena. (00:01:32:07)

3. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako udal kirol-instalazioen zerbitzu-emakida kontratuaren espedientea eta lizitazioari hasiera ematea. (00:03:52:24)

4. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2027rako taxiaren prezio pribatuak. (00:46:26:19)

5. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 2-2026 proposamenaren hasierako onarpena. (00:50:51:18)

6. puntua. Onartzea, hala badagokio, 11/2026 kreditu-aldaketarako espedientea, kreditu gehigarrien modalitatearen hasierako onarpenaren aldaketa. (00:52:19:14)

Lurraldea Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra

7. puntua. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea. (00:58:42:22)

8. puntua . Behin betiko onespena ematea, hala badagokio, Tolosako San Blas auzoko urbanizazio-baldintzak hobetzeko, ─bereziki oinezkoen segurtasuna, irisgarritasuna eta azpiegitura orokorrak indartzeko asmoz─, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrendari. (00:59:38:18)

9. puntua. Hasierako onespena ematea, hala badagokio, Tolosako Udalaren Energia Jarduketen Plan Orokorrari. (01:01:07:07)

Herritarrak Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra

10. puntua. Onartzea, hala badagokio, kale-izendegia berrikustea. (01:47:35:13)

11. puntua. Onartzea, hala badagokio, Udaleku Irekian Erregelamenduaren hasierako onespena. (02:35:55:06)

12. puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea. (02:41:04:14)

13. puntua. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea. (02:41:26:11)

14. puntua. Galderak eta eskaerak. (02:41:33:18)

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA