Tolosaldea Gertutik Ospitale publikoaren auzia

%100 publikoa izango den osasun-zerbitzua exijitu dute Tolosako Asuncion Klinikako langileek

Urko Sanchez Goenaga

Asuncion Klinika publifikatzea, 380 langileen subrogazioa bermatzea eta osasun zerbitzu guztiak mantentzea aldarrikatuko dituzte azaroaren 21ean Tolosan egingo den manifestazioan.

Bien bitartean, LABek eta ELAk, klinikako enpresa batzordean ordezkaritza duten sindikatuek, gaurko elkarretaratzea deitu dute Tolosako Euskal Herria plazan. Uzturre foroaren gonbidapenari erantzunez, Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hitzaldia emango du bertan, eta langileek aukera hori baliatuko dute beren aldarriak plazaratzeko. 18:00etan elkartzeko deia egin dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA