Tolosaldea Gertutik

Palestinaren Astea nolakoa izango den azaldu dute leidorreko prentsaurrekoan

Urko Sanchez Goenaga

Kontzertuak, proiekzioak eta hitzaldiak izango dira Tolosako aretoetan eta ikastetxeetan.

EGITARAUA Azaroak 6, ostirala

20:30. Leidor aretoa

Palestinaren aldeko kontzertua

JANUS LESTER

MAIXA MIRUA

OLAIA INZIARTE

RUH DUO

Antton Telleria (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatua eta musika-zuzendaritza), Jon Arruebarrena (saxofoia), Hussein Al Rob (darbuka), Miren Zeberio (biolina).

Azaroak 7, larunbata

10:00–12:00. Trianguloa plaza

Hildako haurrak gogoan, ekarri zure oinetako txikiak plazara!

17:00. Leidor aretoa

Haurrentzako eta familientzako kontzertua

XIRRIBIT. Euskal Barrok Ensemble

Laskorain abesbatza eta gonbidatuak

Azaroak 9, astelehena

Goizean. Ikastetxeetan

Palestinari buruzko hezkuntza-saioak eta solasaldia, Herrikideko eta Laskoraingo DBHko 4. mailako ikasleentzat.

19:00. Leidor aretoa

Palestine 1936 filmaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia.

Azaroak 10, asteartea

Goizean. Ikastetxeetan Palestinari buruzko hezkuntza-saioak eta solasaldia, Orixeko DBHko 4. mailako ikasleentzat. 18:00. Andragora, Emakumeen Etxea Palestinako emakumeekin solasaldi-zirkuluak.

Azaroak 11, asteazkena 

11:00. Leidor aretoa Palestine 1936 filmaren proiekzioa eta ondorengo solasaldia.

20:00. TOPIC aretoa Hitzaldi-solasaldia Teresa Aranguren Mikel Ayestaran Nur Haddad

Azaroak 12, osteguna

Arratsaldean Palestinako pintxopotea, Tolosako ostalariekin elkarlanean.

Azaroak 13, ostirala

Goizean. Trianguloa plaza Palestinako artean eta kulturan oinarritutako pintura- eta eskulan-jarduerak haurrentzat (10 urtekoentzat / LHko 4. mailakoentzat).

Azaroak 14, larunbata

Goizean. Trianguloa plaza Goiz osoan zehar, azoka solidarioa Trianguloa plazan: Palestinako produktuen postuak, tailerrak, Zananna instalazio murgiltzailea...

Goizean. Tolosako kaleetan Tolosako tokiko musikariek herriko kaleak girotuko dituzte goiz osoan, Palestinako herriari omenaldia egiteko. Parte-hartzaileak: Udaberri dantza taldea, txistulariak, Isidro Larrañaga musika eskolako trikitilariak, Hodeiertz abesbatza... 13:00. Plaza Zaharra Musikariak eta herritarrak plazan elkartuko dira sokadantza egiteko, Palestinako herriarekiko elkartasuna adierazteko.

21:30. Frontón jatetxea Afari solidarioa Frontón jatetxean, euskal eta palestinar gastronomia uztartuz.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA