Tolosaldea Gertutik

Jarduera fisiko eta kirolerako orientazio-zerbitzua martxan

Erredakzioa

Hitzordua hartzeko, harremanetan jartzeko telefono-zenbakia eta posta elektronikoa eskura jarri ditu udalak. 

Tolosako Udalak martxan jarri du ohitura osasungarriak sustatzeko eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako ariketa fisikoa gidatzeko zerbitzua, Mugiment ekimenaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lankidetzarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Aurkezpenean izan dira Andu Martínez de Rituerto, Tolosako Alkatea; Olatz Alkorta, Tolosako Udaleko KOZeko teknikaria; Malen Ruiz de Azua, Mugiment-eko Idazkaritza Teknikoa; Arantxa Uranga, Osasun Publiko eta Adikzioetako Zuzendariordea eta Roberto Ramajo, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol zuzendaria. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA