Ibaien egoerari lotuta, Tolosaldeko Mankomunitateak Tolosako birziklapenari buruzko azken datuak eman ditu aditzera, eta joera kezkagarria erakusten dute: gaikako bilketak behera egin du azken bost urteetan.
Datuen arabera, edukiontzietan nahasketa handia dago oraindik ere:
- Organikoaren edukiontzian: Jasotzen denaren % 18,13 ez da edukiontzi horri dagokion materiala.
- Errefusaren edukiontzian: Bertan uzten denaren % 44,67 birziklagarria da.
Mankomunitatetik azpimarratu dute hondakinak behar bezala ez sailkatzeak eragin zuzena duela udal kudeaketan, nahasketa horiek gainkostu ekonomiko handia baitakarrelako ondorengo tratamendu-prozesuetan. Arazoaz jabetzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko, esku-orri informagarrria zabaldu du erakundeak.