Tolosako San Joanak 2026

Sanjoanetako balorazio bilera egingo da datorren ostegunean

Erredakzioa 2026ko uztailaren 3a

Pleno aretoan, 19:00etan hasita, egingo da batzarra.

Ekainaren 19tik 24ra bitartean ospatu ziren sanjoanak Tolosan. Jaien inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzeko, balorazio bilerara deitu du Udalak. Festetan parte hartu duten eragileez harago, herritar guztiei egiten zaie parte hartzeko deia.

Bilera uztailaren 9an izango da, 19:00etan, udaletxeko pleno aretoan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA