Tolosako Udaltzaingoak Sanjoanetako ekintzak egiteko zenbat aldaketa egin beharko ditu, trafiko etenak izango dira batetik eta autobus geltokietan aldaketak bestetik.
Aldaketak
Ekainak 20, larunbata. Kuadrila Eguna
Trafiko-mozketa: Rondilla kalea: 10:00etatik aurrera, itxita egongo da ibilgailuentzat, Kuadrilla Eguna dela-eta (musika-eskolaren paretik Trianguloa plazara). Garajeetara, Inpernu kaletik sartu beharko da. 22:00etan zabalduko da berriz.
Kotxez hustu beharko dira hauek: Rondilla kalea, 07:00etarako: kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plazaren paretik Trianguloa plazara, baita Trianguloko zamalanen gunea ere.
San Frantzisko pasealekua (elizatik Gernikako Arbola lorategietara) 06:00ak baino lehen hustu beharko da: goizean, Euskal Herria plazako azoka San Frantzisko pasealekuan egingo da. Postuak kentzen direnean, berriro ere aparkatu ahal izango da bertan.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Autobus-geralekuak:
Egun osoan, Rondilla kalean eta San Frantzisko elizaren parean dauden autobus-geltokietan ez da autobusik geldituko, ez eta Hiribusa ere. Santa Klarako geltokia erabili beharko da horien ordez. 22:00etatik aurrera, berriro ere, ohiko geralekuetara itzuliko dira autobusak.
Ekainak 21, igandea
Rondilla kaleak itxita jarraituko du garbiketa-zerbitzuko langileek kalea garbitzen amaitu arte. Goizean irekiko da kalea berriro.
Kotxez hustu beharko da dira hauek: Trianguloa plazako zamalanen eremua: estropadak direla-eta, traineruak eta bestelako materiala deskargatzeko erreserbatuko da. Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Ekainak 23, asteartea. San Joan bezpera
Trafikoan etena izango da leku hauetan: Naparzubia: San Joan su txikia eta San Joan sua egiten den bitartean, itxita egongo da. Hori dela eta, Alde Zaharreko garajeetarako sartu-irtenak Felipe Gorriti plazatik egin beharko dira, urtero bezala.
Kotxez hustu beharko dira leku hauek: Zumarditxikia (07:00etarako): hurrengo egunean, su artifizialak prestatzen arituko dira goizean hasita. Horregatik, eremua libre utzi beharko da bezperan. Ekainaren 25ean, garbiketa-lanak egin bezain pronto zabalduko da.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Ekainak 24, asteazkena. San Joan eguna
Trafikoa moztuko da leku hauetan (08:00-00:00): Rondilla kalea: San Joan eguneko ospakizuna dela-eta, Rondilla kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, musika eskolaren paretik Trianguloa plazara arte. Alde Zaharreko trafikoa goiz osorako moztuko da.
Eten puntualak izango dira arratsaldean, eskopetarien konpainiak eta Udalbatza pasatu ahal izateko. 17:00etatik 18:00etara, Larramendi kalean (Izaskungo aldapatik joateko gomendioa egiten da). 18:45ean eta 20:00etan, Santa Klara kalean ere etenak egingo dira. Hortaz, ordu horietan eremu horietan ez ibiltzeko gomendatzen da.
Santa Klara kalea erabat itxiko da, su artifizialengatik, 22:45-23:45 tartean, gutxi gorabehera. Suhiltzaileek eremua garbitutakoan zabalduko da.
Kotxez hustu beharko dira leku hauek: Rondilla kalea (goizeko 06:00etarako): kalea ibilgailuentzat ixteaz gain, kotxez hustu beharko da Emakumeen plazaren paretik Trianguloa plazara arte, Trianguloko zamalanen eremua eta aparkalekuak barne.
Kale Barrena: ezingo da aparkatu, egun osoan.
Autobus-geralekuak: Egun osoan, Rondilla kaleko eta San Frantzisko elizaren pareko autobus geltokietan ez da autobusik geldituko. Erabiltzaileek Santa Klarako geltokia erabili beharko dute.
Ekainak 25, osteguna.
Rondila kalean ezin izango da kotxerik aparkatu goizean, garbiketa-zerbitzuko langileek kalea garbitzen amaitu arte. Goizean irekiko da kalea berriro.