1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko maiatzaren 28an egindako aurreko ohiko bilkuraren (05/2026) akta. (00:00:28:01)
2. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako Udaleko lan-hitzarmenaren aldaketa: musika eskolako zuzendaritza-taldeari orduak gehitzeari buruzko irizpena. (00:00:45:07)
3. puntua. Onartzea, hala badagokio, “USABAL KIROLDEGIKO TABERNA-KAFETEGIAREN GAITZEA ETA USTIAPENA” obra emakida kontratuaren bermea itzultzeari buruzko irizpena. (00:03:17:16)
4. puntua. Baimena ematea, hala badagokio, Arramele Siglo XXI, S.A. merkataritza-sozietateari, Alhondiga (-1 solairuko) lurpeko txandakako aparkalekuaren zerbitzu publikoaren kudeaketaren emakidadunari, tarifa-modalitate berri bat ezartzeko: gaueko bonuak. (00:04:48:04)
5. puntua. Onartzea, hala badagokio, Alhondiga (-1 solairuko) lurpeko txandakako aparkalekuaren zerbitzu publikoaren prezio pribatu berriak. (00:08:08:09)
6. puntua. Onartzea, hala badagokio, Emeterio Arrese gizarte-zentroko taberna ustiatzeko kontratuaren jarraitutasuna, aldi baterako eta salbuespenez, eta kontratu berria formalizatu arte behar den denborarako. (00:08:44:17)
7. puntua. Onartzea, hala badagokio, Emeterio Arrese gizarte-zentroko taberna ustiatzeko kontratuaren prezio pribatuen eguneraketa. (00:19:27:24)
8. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako Udaleko 2026-2028ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketari buruzko irizpena. (00:21:29:19)
9. puntua. Hasierako onarpena ematea, hala badagokio, 2026ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 1-2026 irizpena. (00:23:09:05)
10. puntua. Hasierako onarpena ematea, hala badagokio, 6/2026 kreditu-aldaketarako espedienteari. Kreditu gehigarrien modalitatekoa da. (00:24:23:04)
11. puntua. Hasierako onarpena ematea, hala badagokio, 7/2026 kreditu-aldaketarako espedienteari. Kreditu gehigarrien modalitatekoa da. (00:45:24:21)
12. puntua. Onartzea, hala badagokio, itxitako ekitaldiko fakturen irizpena. (00:46:29:06)
13. puntua. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea. (00:47:06:05)
14. puntua. Berri ematea: Aparkatze arautuaren 1. eremua aldaketa (AAE). (01:02:08:07)
15. puntua. 4/2026 kreditu-aldaketaren berri ematea. Kreditu-gaikuntzaren modalitatekoa da. (01:04:24:03)
16. puntua. 5/2026 kreditu-aldaketaren berri ematea. Kreditu-gehigarrien modalitatekoa da. (01:04:58:14)
17. puntua. 2025eko aurrekontuen likidazioen berri ematea. (01:05:39:09)
18. puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea. (02:02:08:09)
19. puntua. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea. (02:02:25:03)
20. puntua. Akordio-proposamena, EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek elkarrekin aurkeztuta, foruen abolizioaren 150. urteurrena eta alkateen mugimenduaren 50. urteurrena dela eta. (02:02:36:06)
21. puntua. Galderak eta eskaerak. (02:35:38:17)