Tolosako Udalaren Osoko Bilkurak

Tolosako Udalaren Osoko Bilkura 2026-04-30

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 1a

Tolosako udalbatzak arratsaldeko 16:30ean hasita egin du 2026ko apirileko Osoko Bilkura. Gai-zerrenda honakoa izan da:

1. Onartzea, hala badagokio, 2026ko martxoaren 26an egindako aurreko ohiko bilkuraren (03/2026) akta. (00:00:38:36)

2. Hasierako onespena ematea, hala badagokio, 2026 urteko lanpostu-zerrenda aldatzeari buruzko irizpenari. (00:01:00:42)

3. Behin betiko onespena ematea, hala badagokio, Tolosan Lur Gaineko Aparkalekua arautzeko Ordenantzaren irizpenari. (00:18:25:23)

4. Onartzea, hala badagokio, itxitako ekitaldiko fakturen irizpena. (00:27:52:01)

5. Behin betiko onespena ematea, hala badagokio, Herri Jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantza fiskalaren aldaketari. (00:28:46:27)

6. Hasierako onespena ematea, hala badagokio, prezio publikoen aldaketari buruzko irizpenari. (00:30:12:34)

7. Hasierako onespena ematea, hala badagokio, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketari buruzko irizpenari. (00:35:12:08)

8. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea. (00:36:47:38)

9. Hasierako onespena ematea, hala badagokio, Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko ondarearen udal-katalogoaren aldaketa puntualari buruzko irizpenari. (00:37:31:11)

10. Onartzea, hala badagokio, Aitzol Udal Euskaltegiaren Erregelamendua aldatzea. (01:05:35:05)

11. Onartzea, hala badagokio, Tolosako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratuaren lizitazioa esleitu gabe uztea eta espediente berriari hasiera ematea. (01:10:20:18)

12. 3/2026 kreditu-aldaketaren berri ematea. Kreditu-txertaketen modalitatekoa da. (01:19:40:30)

13. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea. (01:22:28:05)

14. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea. (01:28:19:37)

15. Galderak eta eskaerak. (01:28:37:46)

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA