Tolosaldea Gertutik

Errege Kopako finala jarraitzeko fan zone-a Tolosan

Oinatz Martinez Iturrioz 2026ko apirilaren 15a

Fan zone-a Plaza Berrian kokatuko da. Arratsaldeko 17:30etik 00:00etara egongo da irekita, eta herritarrek eguna jai giroan pasatzeko aukera izango dute.

Gipuzkoak bere babesa erakutsiko dio Realari apirilaren 18an, larunbatean, Sevillan jokatuko den Errege Kopako finalean. Izan ere, Gipuzkoako 11 udalerrietan pantaila erraldoiak jarriko dira finala zuzenean jarraitzeko, eta gainera, garraio publikoa indartuko da ospakizun partekatua, erosoa, eskuragarria, segurua eta jasangarria izan dadin.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak abiarazi du, eta udalen inplikazio zuzena du. Udalek pantaila erraldoiak jarriko dituzte euren herrietako espazio publikoetan, herritarrak bertan elkartu eta gozatu ahal izateko. Tolosaren kasuan fan zone-a Plaza Berrian izango da. Finalaren jarraipena egiteko, herri hauek izango dute pantaila erraldoia: Azkotia, Eibar, Elgoibar, Hondarribia, Lasarte, Legazpi, Tolosa, Urretxu, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Ekimenaren helburua bikoitza da: alde batetik, erakundeek eta gizarteak Reala sozialki babestea hitzordu historiko batean, eta, bestetik, ospakizun kolektibo, hurbil eta jasangarri bat sustatzea.

Egitaraua honako hau izango da:

17:30etik 20:30era, puzgarriak.
17:30etik 19:30era, aurpegi margoketa.
17:30etik 19:30era, DJ dinamizatzailea.
19:30etik 21:00etara, txaranga.
21:00etatik 23:00etara, finalaren emanaldia zuzenean pantaila erraldoian.
23:00etatik 00:00etara
, amaiera festa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA