Tolosaldea Gertutik

XIX. Dantzari Txikia eta erromeria martxoaren 28an

Maialen Bastarrika Luengo 2026ko martxoaren 18a

Artzain-andrez jantzita joateko deia egin dute.

GOIZA - Dantzari Txikia

10:30ean kanpoko taldeak agurtu eta hamaiketakoa Plaza Zaharrean.

11:00etan hasiko da kalejira: Talde batzuk Triangulo plazatik gora ibiliko dira: Lopez Mendizabal plazan, Emeterio Arresen, Alondegia plazan… Besteak Alde Zaharrean: Plaza Berrian, Santa Maria plazan, Triangulo plazan, Plaza Zaharrean…

12:15ean, kalejira amaituta, parte-hartzaile guztiak Triangulo plazan elkartuko dira eta Plaza Berrira jaitsiko dira kalejiran elkarrekin.

12:30ean Plaza Berrian talde guztiek batera dantzatuko dute.

13:00etan haurrak Plaza Berritik elkarteetara joango dira bazkaltzera.

16:00etan emanaldi nagusiaren hasiera. Plaza dantzak egingo dituzte Udaberriko fanfarrearen eskutik, eta 17:00ak bitarte iraungo du.

ARRATSALDEA - Erromeria

19:00etan helduen musika-dantza-poteoa hasiko da Udaberriko fanfarreak alaiturik (Zerkausitik).

21:00etan afaria Zerkausian.

23:00etan erromeria Laket musika taldearen eskutik.

0:00etan Larrain Dantza Udaberriko fanfarrearen eskutik. Ondoren, Laketek jarraituko du, amaiera eman arte.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA