Tolosaldea Gertutik

San Frantzisko 37ko auzian epaileak arrazoi eman dio Udalari

Erredakzioa 2026ko martxoaren 13a

San Frantzisko 37ko xehetasun-azterketa eta azpiesparrua egikaritzeko araubidearen aldaketarako Udalak erabilitako prozedura egokia izan zela berretsi du epaileak.

Epaiarekin pozik

Udal gobernua pozik dago epaiarekin. Andu Martinez de Rituerto alkateak esan du interes orokorra lehenetsi dutela hasieratik, interes partikularren gainetik. «Batetik, balio historikoa duen eraikin bat babestea eta ez eraistea lortu dugu, eta, gainera, udalaren jabetzakoa izatera pasatu da. Horrek, gazteentzako zuzkidura-etxebizitzak egitea ahalbidetuko digu. Bestetik, aurreikusitako etxebizitza kopurua mantentzea lortu zen antolamendu berriarekin. Uneoro ondo jokatu izan dugunaren konbikzioa izan dut, teknikariek ziurtasun hori transmititu digutelako, eta epaiak hori erakusten du», azaldu du alkateak.

Ander Figuerido Hirigintza Saileko zinegotziak, berriz, saileko teknikarien lana nabarmendu du: «Prozesu gogorra izan da; sekulakoak eta bi entzun behar izan ditugu, bai gobernuko kideok, baita teknikariek ere. Eraikin berria botatzeko beldurrak haizatzera ere iritsi izan dira. Guk argi genuen prozedura egokia zela: hala berretsi digute uneoro bai teknikariek, baita kanpo-aholkulariek ere, eta konfiantza osoa izan dugu. Eskerrak eman nahiko nizkieke egin duten lanagatik».

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA