Tolosako Udalaren Osoko Bilkurak

Tolosako Udalaren Osoko Bilkura 2026-02-26

Erredakzioa 2026ko otsailaren 27a

Tolosako udalbatzak arratsaldeko 18:30ean hasita egin du 2026ko otsaileko Osoko Bilkura. Gai-zerrenda honakoa izan da:

1. puntua. Onartzea, hala badagokio, 2026ko urtarrilaren 29an egindako aurreko ohiko bilkuraren (01/2026) akta. (00:00:13:12)

2. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko zerbitzu-kontratuaren espedientearen irizpena eta lizitazioari hasiera ematea. (00:00:39:15)

3. puntua. Onartzea, hala badagokio, BPXport XXI, S.L.U. merkataritza-sozietatearen 2022, 2023 eta 2024ko ekitaldietako diru-sarreren eta gastuen kontuen azterketa jasotzen duten txostenen irizpena. Ekitaldi horietako kanon aldakorra likidatzea, eta kontratuaren likidazioari hasiera ematea. (00:15:04:04)

4. puntua. Onartzea, hala badagokio, I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea. (00:40:22:46)

5. puntua. Hasieraz onartzea, hala badagokio, Tolosa eta Ibarra arteko mugako bidegurutzea berritzeko proiektua dela-eta nahitaezko desjabetzea presako prozeduraren bidez izapidetzeko beharrezkoak diren ondasunen zerrenda, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea. (00:41:34:21)

6. puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako Udalak San Blas auzoko urbanizazio-baldintzak hobetzeko onartutako proiektuan, desjabetu beharrekotzat jotzen diren identifikatutako ondasun eta eskubideak, eta zerrenda hori argitaratzea zein jendaurreko informazioaren izapidea irekitzea. (00:43:10:33)

7. puntua. 2/2026 kreditu-aldaketaren berri ematea. Kreditu transferentzien modalitatekoa da. (00:44:59:12)

8. puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea. (00:46:12:26)

9. puntua. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien berri ematea. (00:46:30:09)

10. puntua. Galderak eta eskaerak. (00:46:39:28)

10.1 puntua. Tolosako hiltegiko Mankomunitatearen eta hiltegia lehen sektorerako proiektu garrantzitsu gisa defendatzeko eskaera, azken 12 hilabeteetako informazio eta gardentasun faltaren aurrean. (00:47:04:30)

 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA