Asteartean Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen Tolosan Emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Gertaera hau salatzeko Tolosako Bilgune Feministak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, 19:00etan elkartuko dira Trianguloan. Itaiak bere aldetik, bihar larunbata, 12:30erako deitu du protesta ekitaldia. “Indarkeria matxistari aurre egin” lelopean, deitu dute mobilizazioa Trianguloan.
Tolosako Udalak, mobilizatzeko deia
Tolosako Udalak ere "irmoki salatu du" erasoa eta herritarrei erasoaren aurrean egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.