Gertakariak urtarrilaren hasieran du jatorria, 38 urteko gizonezko batek Tolosako ile apaindegi batean garbitzaile modura lana eskaini zion 44 urteko emakume bati. Beti ere Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, lan baldintzak negoziatu ondoren establezimendura joan ziren biak, orduan izan zen erasoa eta berau ixielan gordetzeko eskaera.
Biktimak astelehenaen jarri zuen salaketa eta hurrengo egunean atxilotu zuen inplikatua rondilla kalean. Gizonezkoa asteazkenean jarri dute epailaeren eskuetan.
Gertaera salatu asmoz Tolosaldeko Itaiak konzentrazioa deitu du larunbaterako. “Indarkeria matxistari aurre egin” lelopean, 12:30ean, egin dute hitzordua Trianguloan.