Ostegun Gizena

Olatz Artola eta Izarne Olano, balkoi lehiaketako garaile

Erredakzioa 2026ko otsailaren 12a

Olatz Artola eta Izarne Olano izan dira Tolosa Turismoak eta Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatutako inauterietako balkoi lehiaketako irabazlea.

Aurtengo lehiaketara 100 balkoi baino gehiago aurkeztu dira. Horiek guztiak ez ezik, herri osoan zehar ibilaldia egiterako garaian ikusitakoak ere kontutan hartu ditu epaimahaiak. Gudari kaleko Olatz Artolari eta Izarne Olanori eman diete saria. Laugarren pisuko balkoitik lehenengora, Ero Etxe elkarteak Astelenitan botatzen duen konfeti mordoari egin diote keinua. Sari modura, herriko komertzio txikian erabiltzeko 300 euroko saria izango dute.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA