Donipariren aurkako lehia eta lidertza, biak galdu ditu Tolosalak urtarrileko aldaparen hasieran

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 12a

Urtarrileko aldaparen hasiera nahi baino erritmo baxuagoan hasi du Tolosalak. Larunbatean Donipari, sailkapeneko hirugarrenaren, aurkako lehian azken minutuetan amore eman behar izan zuen Tolosako taldeak. 2025a lidertzan bukatu ondoren, Tolosalak bide onean jarraitu nahi bazuen ere 2026a etxean partia galduz hasi du (4-5).

Javi Mugicaren taldea ondo sartu zen lehian, bigarren minutuan aurreratu zen markagailuan, eta bederatzigarrenean lortu zuen

2-0ekoa. Iker Lacunza eta Kenai Carcia izan ziren lehenengo zatian lortutako bi gol horien egileak.

Atsedenaldiaren ondoren, Donoparik jo zuen lehenengo golpea, lehiako 25. minutuan etorri zen kanpotarren lehenengo gola. Hortik aurrera, partida erotu egin zen, Iker Gabarainek 3-1ekoa sartu orduko, Donipariko Miker Caceresek, bi minutuan bi gol sartuta, hirunakoa ezarri zuen markagailuan. Sei minutu falta ziren lehia bukazeko eta edozer gerta zitekeen. Gorka Güemsek sartutako 3-4koari erantzun zion Iker Lacunzak, baina bi minutu baino guitxiago falta zirela Endika Tarragonak sartutako 4-5ari ez.

Sailkapenean, bigarren 

Etxean aurkari zuzenaren kontra galduta eta Mondrak asteburuan lortu duen garaipenarekin sailkapen taulako bigarren postura jeitsi da Tolosala. 32 puntu ditu Tolosako taldeak, Mondrate liderrak baino hiru gutxiago eta aurrean izan duen Doniparik baino bat gehiago.

Taldeak golpea jaso duen arren, orain artean egindako lan ona ez da ahaztu behar. Tolosalak badaki zer egin behar duen hirugarren mailako sailkapenaren goialdean egoteko. Hori bai, urtarrileko aldapako hurrengo bi erronkak ez dira makalak: Gernikaren kantxan jokatuko du taldeak asteburuan eta hurrengo jardunaldian Kukuyaga Etxebarrirenean hasiko du ligako bigarren itzulia.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA