Saralegi eta Regillaga, 2025eko kirolari onenak

Maialen Bastarrika Luengo 2025eko abenduaren 18a

Kategoria absolutuan, Eukene Larrarte txirrindulariak lortu du emakumezko kirolari onenaren saria.

Unai Saralegi eta Unai Regillaga judokek irabazi dute 2025esko Kirol Galako Sari Nagusia. 23-24 eta 24-25 denboraldian lortutako emaitzengatik eta lorpen guztiengatik saritu dituzte Judo Club Tolosako kirolari amezketarrak.

Ezustean jantzi dute txapela bi judokek Leidor Antzokiko oholtzan. Horrez gain, oroigarria (egurrezko piramide bat), Tolosa&COren erosketa-bonua, Gorrotxategiren Euskal Pilotak eta KIROLZER enpresaren eskutik bi urterako doako kirol abonua jaso dituzte.

Gainera, Usabal Kiroldegiko atarian brontzezko plaka jarriko du Udalak, judokek eskuratutako lorpen guztiak aitortu asmoz. Hala, Unai Saralegi eta Unai Regillaga kirolari onenen zerrendan agertuko dira, Irati Lacunza, Xabi Alonso, Edurne Pasaban, Xabier Fernandez, Imanol Rojo, Joseba Rojo, Armando Roca, Unai Arroyo, Kepa Caballero eta Irene Caminosekin batera.

Ekitate eta balioen sariak

Hurrengo kirolariak saritu dituzte kategoria honetan:

  • Kirol-jarduera eredugarriena: XIV orduak, bere mendeurrenean (1925-2025)

  • Parte-hartze eta inklusioa: Mugi Tolosa. Gaixotasun mentalak dituzten pertsonen inklusiorako egiten duten lanaren aitorpena. Ana Allue (Gurutze Gorria), Amaia Garmendia (Goyeneche Fundazioa), Elena Mazo (Uzturre egoitza).

  • Babeslea: Garaje Tolosa, kirola babesten laguntzeagatik.

  • Entrenatzailea: Oscar Gibelalde, Tolosako judo elkarteko harrobiaren erreferentea eta garaipenen konplizea; bere lanari balioa eman eta aitortu nahi izan da.

  • Kirol ibilbidea:

  • Koldo Arsuaga: TAKEko lehendakari-lanetan emandako urteengatik.

  • Irene Caminos:, bike-trialen emandako urteengatik eta garaipenenegatik.

  • Berdintasunaren saria: Eukene Larrarte, txirrindularitzazale amorratua eta emakumeen txirrindularitzan erreferentea.

Aipamen bereziak

  • Elkarte eta jardueren urteurrenak:

    • TCFko Gimnasia Erritmikoko klubari, sekzioaren 25. urteurrenean

    • TAKEri 3x3 saskibaloi txapelketaren 25. urteurrenean

  • Kirolariak:

    • Carlos Gorria: orientazioan, master kategorian, lortutako emaitzengatik.

    • Harkaitz Labeaga: iraupen-eskian eta roller-eskian, master kategorian, lortutako emaitza aipagarrientgatik.

    • Iñaki Jimenez Sorron: ultrafondista, Atenas-Esparta lasterketan izandako parte hartze onagatik. 2024ko urrian, Atenas eta Esparta lotzen dituen lasterketa egin zuen: 29 ordu, 249 kilometro eta 1.200 metroko desnibela. Korrikalari euskaldunen bigarren denbora onena lortu zuen.

    • Maria Ongay: beterano mailako munduko judo txapelketan 3. postua.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA