Izen-ematea eta esleitzeko prozedura
Azaroaren 17tik abenduaren 1era bitarte eman ahal izango da izena, eskaera orria eta gainerako dokumentazioa, bide hauetakoren batetik aurkeztuta:
- Pertsona fisikoek:
- Tolosako Udalaren Egoitza Elektronikoan (Astelehenetik aurrera)
- Aurrez aurre, UDATE arreta bulegoan
- Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.
- Pertsona juridikoek eta nortasun juridikorik gabeko entitateek:
- Telematikoki, Tolosako Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez. (Astelehenetik aurrera).
Epea itxita, eskaera guztiak egiaztatu ondoren, onartutakoen behin behineko zerrenda osatuko da, eta bost eguneko epean erreklamazioak aurkezteko aukera izango da. Horiek ebatzita, onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da, eta eskatzaile bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio zozketarako. Aurrerago jakinaraziko dira zozketaren eguna, ordua eta tokia.
Zozketaren ondoren, esleitutakoen behin-behineko zerrenda eta itxarote-zerrenda argitaratuko dira. Onuradunek bost eguneko epea izango dute onartzeko edo uko egiteko. Horien ondoren argitaratuko da behin betiko zerrenda. Baldintzak eta informazio gehiagorako, tolosa.eus/baratze-parkea orrialdera jo, edo ingurugiro@tolosa.eus helbidera idatzi daiteke.
Orain arteko lizentziak amaitu eta berriak eman arteko denbora-tartean, parkean hobekuntza lanak egingo ditu Udalak, bereziki baratzeak egonkortzeko eta bideak txukuntzeko.