Tolosaldea Gertutik

Delaware Choral Scholars irabazle Tolosako 56. Abesbatza Lehiaketan

Imanol Rodriguez Zabala 2025eko azaroaren 2a

Hiru txapela eta eta Euskal Kanta Onenaren saria lortu ditu AEBko abesbatzak.

Entzulegoaren saria Alemaniara joan da, ikusleek Sonat Vox talde Alemaniarra aukeratu dute. 

Musika erlijiosoari dagokionez, lehen postua Suediako Svanholm Singers taldeak lortu du. Bigarren postua Sonat Voxek lortu du eta hirugarrena En Kör talde Suediarrak.

Musika profanoaren modalitatean En Kör taldeak lortu du txapela. Sonat Voxek bigarren postua eskuratu du berriro ere eta hirugarren postua Svanholm Singersek lortu du.

Polifonian Delaware Choral Scholarsek lortu du txapela. Bigarren postuan bi abesbatza geratu dira: Yumecan Choir (Japonia) eta Youth Choir Balsisentzat (Letonia) izan da. Hirugarren postua Choir of Demtold University of Music talde Alemaniarrak lortu du.

Folklorean AEBko taldeak lortu du txapela, Japoniarrek bigarrena eta Letoniarrek hirugarrena. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA