Frisoi txapelketa bertan behera

Imanol Rodriguez Zabala 2025ko urr. 24a, 15:44

Aurten, Esnekiren egitarauan ohikoa den frisoi txapelketa ez da egingo dermatosi nodular kutsakorra dela eta.

Gaixotasun honek ez du eraginik gizakietan, bai ordea behietan. Abeltzaintzarentzat oso kaltegarria gerta litekeen gaitz bat da, behi bakarra gaixotuta ere, guztiak hil beharko liratekeelako. Beraz, kutsaketarik egon ez dadin, EFRIFEk, Euskal Herriko Frisoien Federazioak, txapelketa bertan behera uztea erabaki du, prebentzio modura. Gainera, kutsaketak gaitzesteko Hego Euskal Herri osoan abere azokak debekatuak izan dira azaroaren 30a arte. Frisoiak ez badira izango aurten Tolosan, Esnekiren gainontzeko ekitaldiak normaltasunaz egingo dira.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA